gutuna

urtarrilak 13 ostirala
urteak ikusi ez zaitudala
aspaldi hontan ez dizut idatzi
baina behin ere ez zaitut ahantzi


oroitzen naiz batera geundenean
hain zoriontsu ginen garaietan
nirekin haserretzen zinenean
zenbat oroitzapen on bapatean
lehenengo maitasun historioetan
eta igondako mendi magaletan
zenbat irri ta negar txikitatik
oraindik jarraitzen dute bizirik


faltan botatzen zaitut ilunetan
barruan ezkutatzen dut gehienetan


nik betilez jarraitzen dut kantatzen
barneko ohiu guztiak askatzen
gauzei buelta gehiegi ematen
zuk badakizu nolakoa naizen
amets bat bete zait pentsatzen dut maiz
baina askotan hutsik sentitzen naiz
bestela dena dihoa antzera
zail egiten zait zutaz galdetzea


faltan botatzen zaitut ilunetan
barruan ezkutatzen dut gehienetan


urtarrillak 13 ostirala
urteak ikusi ez zaitudala
aspaldi hontan ez dizut idatzi
baina behin ere ez zaitut ahantzi
gutun batean esa beharrean
kantuan ausartu naiz azkenean
goraintzi asko etxekoen partez
besarkada handi bat laisterarte!


sentipenak jarraituz, min hartuz, egin dugu aurrera
behin lotu ginen eta beti gaude batera
sentipenak jarraitu noizbait nitaz oroitu
urrundu gintuenak berriz batuko gaitu

Wissenswertes über das Lied gutuna von Ken Zazpi

Auf welchen Alben wurde das Lied “gutuna” von Ken Zazpi veröffentlicht?
Ken Zazpi hat das Lied auf den Alben “Bidean” im Jahr 2003 und “Gelditu Denbora” im Jahr 2005 veröffentlicht.

Beliebteste Lieder von Ken Zazpi

Andere Künstler von