Izena, Izana, Ezina

Hemen gaude


Zuekin bat natorrela esan nahi dut
lur zati txiki hau horren da eder
titular guztiak guri buruz dira
baina ez digu inork ezer ere galdetu


Batzu mila kilometrora
bihotzetik gertu alegia
beste batzu bertan bizita
horren urrun


Ta hemen gaude...


Zuekin bat natorrela esan nahi dut
lur zati txiki hau horren da zaila
gezurra dirudi ez da nekerik
beti ilusioak eraberritzen


Batzu mila kilometrora...


Sentimenduak ez dira inoiz izan
batzuk saldu nahi duten bezain azalekoak


Ta hemen gaude…


Zuekin bat natorrela esan nahi dut
lur zati txiki hau horren da zahar
behin eta berriz inausi digute hitza
debekuaren artaziekin


Batzu mila kilometrora...


Sentimenduak ez dira inoiz izan
batzuk saldu nahi duten bezain azalekoak
horren konplikatua ta sinplea da
hauxe da gure izena, izana ta ezina


Albistegien izenburuak guri buruz izan ohi dira
baina oraindik inork ez digu sekula ezer galdetu
ta hemen gaude...

Wissenswertes über das Lied Izena, Izana, Ezina von Berri Txarrak

Wann wurde das Lied “Izena, Izana, Ezina” von Berri Txarrak veröffentlicht?
Das Lied Izena, Izana, Ezina wurde im Jahr 2003, auf dem Album “Libre ©” veröffentlicht.

Beliebteste Lieder von Berri Txarrak

Andere Künstler von Rock'n'roll