Kanta Goibelak

Mundua mozkor zegoen ta ihes egin genion
kantu bera entzuteaz nazkaturik
jendea bakarrizketa trukean dabilela
aipatu zenidan eta egia da


Kanta goibelak ditugu maite
ez galdetu arrazoia
biharko nitaz ahaz zintezke eta
bada ez bada


Ta zer giro da zurean, nola dabil jendea?
ta zer diozu ispilu horizontalez?
hau irribarre bidezko erahilketa ote den
leporatu nizun eta egia da


Kanta goibelak ditugu maite...


Bizitza motzegi, orduek luzeegi
dirudite flexo honen argitzaletan
gela txikiegi, ohea handiegi
kanpoan mundua jeloskor nire zai
mundua nire zai


Kanta goibelek naute maite
ez galdetu arrazoia
eguzkia hilko nuke
orain hemen bazina
hemen bazina

Wissenswertes über das Lied Kanta Goibelak von Berri Txarrak

Wann wurde das Lied “Kanta Goibelak” von Berri Txarrak veröffentlicht?
Das Lied Kanta Goibelak wurde im Jahr 2003, auf dem Album “Libre ©” veröffentlicht.

Beliebteste Lieder von Berri Txarrak

Andere Künstler von Rock'n'roll