Kezkak

Artozkira ez da gutunik heltzen
ez eta laguntzarik Afrikara
Armak bai, armak bai zibilizaziotik
lehengai merkearen truke
haurrek irakurtzen ez eta
tiro egiten ikas dezaten
beste ezer baino lehen
beste edozer baino lehen


Kezkak


Herri batzuek
beste herri baten historia ikasten dute
eta herri batzuek
beste herri baten historia idatzi ere bai


Gauez egindako erasoetan
misilek su artifizialak dirudite telebistako pantailan
eta Lizartzako sarreran "herri ilegala" jartzen du
kartel urdinetan


Akordez hesitu ditut nire kezkak
eta erantzunik ez dut,
galderak hamar mila
Kabroi batek egin dezakeen min guztia
Bizi bat daramagu
beste bizi baten bila

Wissenswertes über das Lied Kezkak von Berri Txarrak

Wann wurde das Lied “Kezkak” von Berri Txarrak veröffentlicht?
Das Lied Kezkak wurde im Jahr 2005, auf dem Album “Jaio.Musika.Hil” veröffentlicht.

Beliebteste Lieder von Berri Txarrak

Andere Künstler von Rock'n'roll