Egingo Dugu Eztanda

Iñigo Echezarreta, Pello Reparaz

Geldiezinak izan ginen,
izar iheskorra zeruan.
Maite genuena egiten
biluztu ginen gau bakoitzean.

Argiak itzali izan arren,
sua mantentzen ari gara
eta laster gure azken gaua balitz bezala,
egingo dugu eztanda.

Geldiezinak izan ginen,
iraganeko gazteluan.
Batera geroa margotzen
hunkitu ginen taula gainean.

Ekaitz azpian izan arren
sua berpizten ari gara
eta laster gure azken gaua balitz bezala,
egingo dugu eztanda.

Mila aldiz berreskuratuko ditugu
erortzean galdutako indarrak.
Berriz berotuko ditugu ahotsak
elkartzeko kantu berri batean.

Orain ez dezala denborak itzali,
aspaldi piztu genuen sugarra.
Urrun egon ginen baina itzuli gara
ta azkenengo gaua balitz bezala,
egingo dugu eztanda.

Wissenswertes über das Lied Egingo Dugu Eztanda von En Tol Sarmiento

Wann wurde das Lied “Egingo Dugu Eztanda” von En Tol Sarmiento veröffentlicht?
Das Lied Egingo Dugu Eztanda wurde im Jahr 2020, auf dem Album “Egingo Dugu Eztanda” veröffentlicht.
Wer hat das Lied “Egingo Dugu Eztanda” von En Tol Sarmiento komponiert?
Das Lied “Egingo Dugu Eztanda” von En Tol Sarmiento wurde von Iñigo Echezarreta, Pello Reparaz komponiert.

Beliebteste Lieder von En Tol Sarmiento

Andere Künstler von