Ez Dut Gauza Handirik Behar
Begiak itxi ditut berriro,
eskuak lotuz buru atzean
aireratzen hasi naiz astiro.
Nahi gabeko irri bat jarraian
berriro iristen denean
nirekin egoteko garaia.
Ez dut gauza handirik behar, ez bidaiarik urrutira.
Belarra esku artean, haizea laztantzen aurpegia.
Gertu dago paradisua ikusten dakigunontzat.
Hauxe da lasaitasunaren zoriontasuna, zoriontasuna.
Goizeko hamaikak izara artean
jarraitzen dugu jolasean,
bi korapilo zure ilean.
Lepo atzean zure arnasa
baretzen nauen haizea da.
Denborak ere ez du nahi pasa.
Hemen dut nire babeslekua,
zerua ukitzen dudan gailurra,
mila arrazoi eta mezu bat
bizitza ospatzeko.
Hemen da gure babeslekua,
gure etxea eta beheko sua,
gauza ederrenak gure eskura
sentitzean.