Aitorren hizkuntza zaharra

Aitorren hizkuntz
zaharra
nahi degu zabaldu
munduaren aurrean
gizonki azaldu,
baldin gure zainetan
odolik badegu
euskaldunak euskaraz
hitz egin behar degu.

Zein hizkuntza ederra
euskera guria
inun ez det aurkitzen
beste bat hobia
usai goxondun hizkuntz
txukun ta argia,
biraorikan ez duan
hizketa garbia

Gora euskara maitea
zoragarriena
euskalduen artean
maitagarriena.
Munduan sortu zanik
hikuntzik zaharrena,
gora ta gora euskaldunak
eta gure euskara.

Beliebteste Lieder von Herrikoiak

Andere Künstler von Axé