Boneta eta txapela
Igaran egün batez egin dügü erri;
Hortaz nahi deiziet eman zerbait berri:
Parisetik jin zaikü bidajez Phetiri,
Urthe bakhotx fortüna eginik üdüri.
-Agur, eta zertan hiz, Phetiri gaizua?
Ene haur-denborako Khantüko aizua!
Igaran dük ordünko denbora gozua,
Eta hi aberastü, ezpehiz zozua!
-Parisetik horra nük zien ikhustera,
Han untsa bizi gütük, adixkide Pierra
Hiaurrek ikhusten dük egin diat afera,
Txapela ezarri diat bürütik behera.
-Txapela badük bena arhin barnekua:
Nun ützi dük buneta Uxkal-Herrikua?
Txapel horrek eztereik edertzen kaskua:
Basta hederra gatik, asto dük astoa.
-Eztiak ez axolik laiduen batere!
Han ezagützen diat hanixko andere!
Itxürari so-ginez aberats bai ere
Ezkuntüren ahal nük, ez erran deüs ere.
-Arren, badük ideia hola ezkuntzeko?
Lagün franko bat banink Parisen sartzeko,
Aberats izan gabe, auher bizitzeko!
Aberats izan gabe, auher bizitzeko!
-Ez nük ez hi bezala lanian akhitzen;
Lan anplexagorik dük hirian agitzen.
Ene alde hasi nük Parisen bizitzen:
Arrüaren xokhuan oskien argitzen…
-Ofizio ederra oski-argizale:
Har ezak emaztia ziraje-saltzale.
Haurrak jinen zaitzaie gose-bazkazale:
Utzinen dük Parise ahal bezaiñ zalhe.
Ni ja nahi nük egon buneta kaskuan,
Ene sor-lekhü maite Uxkal-Herrikuan.
Ihurk e jakin-gabe zer düdan goguan,
Kobla zunbaiten huntzen süthondo-xokuan.