Aske Izan
Emakume, andre
Polit ta dotore
Zer egiten duzu
Beldurraren menpe
Gizarte txiro hontan
Baldintza hauetan
Borrokatu behar dugu
Nahikoa da eta
Zein gogorra den
Neska jaiotzea
Ta sexuagatik
Diskriminatzea
Gu gutxitzea
Baliogabetzea
Ta pentsatzea gurekin
Nahi dena egin daitekeela
Etxerako bidean
Aske izan nahi dut
Beldurrak utziz
Ta ardurak ahaztuz
Pertsona naizen moduan
Eskubideak ditut
Nire bizitza ni neu erabaki nahi dut
Aske izan nahi dut
Historian zehar
Iraganean
Gure unibertso isilean
Ta orain hitzegiten
Hasi garenean
Harresiak erretzen dizkigute aurrean
Nahikoa da
Nazkatu gara
Elkartu indarrak
Elkarregaz
Bat gara
Etxerako bidean
Aske izan nahi dut
Beldurrak utziz
Ta ardurak ahaztuz
Pertsona naizen moduan
Eskubideak ditut
Nire bizitza ni neu erabaki nahi dut
Aske izan nahi dut
Ahoak zabal
Ditzagun gure artean
Babestuz gurea dena
Defendatuz lortuko dugu
Aske izan nahi dugu