Menpe

Ez dut itzalpean arnastu nahi,
norbera da aktore nagusia euren
historian

Entzule erantzule jarduera,
eskubide-bide mugatua ez dut jasan nahi!!!

Ez dut jasaten prepotentzia, ez lagun artean, ez maitea. agur!
bihotz agur!

Konformismoa ez da berria, injustiziaren alde, alegia! egia!
hausnartu, nor zaren oihuka ezazu!

Menpe!! ezertan bada ere.
menpe! izatearen
lasterketan al gabiltza?

Zein gozoa den irabaztea
galtzeak ere badu berea!
ikasgai lehena!

Ez dut iraganeko malkorik nahi
dolu egiteak mina handitzen du!
hausnartu, nor zaren ohiuka ezazu!!

Menpe!! ezertan bada ere
menpe! izatearen
lasterketan al gabiltza?

Erosotasuna izan nahiean, ez ote dugu ahazten nor garen,
erantzun!!
izenak ez du egiten izana
erreibindikazioa funtsean ulertu arren ez da bidea diote!
itzalik gabeko zuhaitzak

Izenak ez du egiten izana…. oooohh
erantzun, nor zaren oihuka ezazu!!

Menpe!! ezertan bada ere.
menpe! izatearen
lasterketan

Erosotasuna izan nahiean, ez ote dugu ahazten nor garen
erantzun!! uo o o oooo
izenak ez du egiten izana
erreibindikazioa funtsean ulertu arren ez da bidea diote!! uo o o oooooo

Izenak ez du egiten izana….

Erantzun!

Beliebteste Lieder von Kauta

Andere Künstler von German rap