Ur eta argi
Maria Mateo
Bidal itzazu hitz goxoak zerura
Laztandu begirunez mundua
Piztu suteak, jolastu larrutan
Dantza egin (E)zazu olatuen mapan
Ez dakizu zenbatetan salbatu didazun irria
Zure ur betazaletan
Ezerezetik sortu duzu itsasoa
Ur eta argi izan zinen irailean
Ur eta argi izan zara nire azalean
Besarkatu dituzu nire lumak
Erretratu batean keinuak
Zure lihoan josi nahi dut bizitza
Kaia atzean utzi dugun arren
Kresalez jantziriko azala nekez da inoiz ahazten
Zure ur betazaletan
Ezerezetik sortu duzu itsasoa
Ur eta argi izan zinen irailean
Ur eta argi izan zara nire azalean
Ur eta argi... Iraileaaaan...
Ur eta argi... Azaleaaaan...
Ur eta argi izan zinen irailean