Zu nigan eta ni zugan
Samina busaren leihatilan
lanbrotuz doa.
Tristuraz elkar kolpatzen dira
oroitzapenak.
Zu nigan eta ni zugan
nahiz orain urrun izan;
legeak bere baitan
sakabana ez gaitzan.
Denbora arimaren ezpalak
higatuz doa.
Kristalak herbesteratzen ditu
gure laztanak.